« Volver a la noticias

Apraiz familiaren dohaintza Eibarko Udalari

2015-11-23  ¦  Ane Aramburu

Eibarko Udalari Apraiz familiak egindako arma dohaintzaren aurkezpena, abenduaren 4an, Armagintzaren Museoan

Apraiz familiaren dohaintza Eibarko Udalari

Abenduaren 4an, arratsaldeko 19.00etan, Eibarko Udalak jasotako azken dohaintza aurkeztuko da Armagintzaren Museoan, Jose Luis Apraizen arma bilduma, hain zuzen.

Honez gainera, eta abenduak 4tik 2016ko abendua bitartean, bilduma hori museoko erakusketan ikusgai egongo da.

Bilduma berezi hau museoko ohiko ordutegian egongo da ikusgai.