Hileko pieza

Eskribania damaskinatua

Urtarrilean arkezten dizuegu Armagintzaren Museoak jasotako azken objetua: luxuzko escribania damaskinatua, kontserbazio-egoera ezinhobean. Honek oinarri, kristalezko bi tintontzi eta luma bat dauka, baita hurrengo inskripzioa atzeko partean: “Fº de V.Bueno – Eibar”.

Inskripzioari esker ondorioztatu dezakegu pieza hau Vicente Bueno Orbearen Fabrikan ekoiztu egin zela. Vicente Bueno grabatzaile gisa aritu zen 1909 eta 1913 artean. Tailerra Estaziño Kalean zuen, eta enkarguez gain, damaskinatu-irakasle lanak ere egiten zituen.

Ziurrenik Bueno Hermanos S.A.ren aurrekaria da. Artaziak ekoizten dituen 1930an Eibarren sortutako enpresa da hau.

Ezarpenak
eskribania-damaskinatua-bueno