Hileko pieza

Astra pistola erdiautomatikoa, 1921 modeloa.

Apirilean, Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenetik 90 urte bete diren honetan, hileko pieza Astra Modelo 1921 pistola erdiautomatikoa izango da, Modelo 400 ere deitua. Errepublikanoek erabilitako armetako bat da.

Pieza honen eredua garaile izan zen  Espainiako Gobernuak Armada pistola erdiautomatikoz hornitzeko lehiaketan. Helburua ordura arte erabilitako Campo-Giro 1913-16 pistola ordezkatzea zen.

Esperanza y Unceta enpresa Pedro Uncetak eta Juan Esperanzak sortu zuten Eibarren 1908an. 1913an Gernika-Lumora (Bizkaia) eraman zuten eta bertan jarraitu zuten Pistola erdiautomatikoa “tipo Eibar” produzitzen. Horiek Astra 400 modeloa, 9mm kalibrekoa, aurkeztu zuten lehiaketara eta Eibarko Uncetak aurkeztutako Esperanza prototipoarekin eta Bonifacio Echeverriak aurkeztutako Star 1920 eta 1921 modeloen prototipoekin lehiatu zen.

Sariketan Astra 400 eredua izan zen garaile. 1921eko irailaren 26ko Errege Aginduan  Astra Modelo 1921 pistola arauzko arma izendatua izan zen Espainiako Aire Indarretan 1921ean, Errege Karabineroen Kidegoan 1922an, Espetxeetako funtzionarioen Kidegoan 1922an eta Armadan 1923an.

portada mundo grafico nº1300 sep 1936.jpg Biblioteca Nacional de España

Arma hau errepublikanoek erabiltzen zuten, eta erabiltzaileen artean Juanita Montenegro aktoresa ezaguna zegoen. Eta 1936ko irailean Mundo Gráfico aldizkariko lehen orrialdean agertu zen bere Astra 1921 pistolarekin.

 

Modelo honetan oinarritzen dira markaren Astra 300, Astra 600, Astra 3000, Astra 4000, Astra 800, Condor eta abar, kalitatearengatik oso ezagun egin zirenak hainbat armadatan.

Ezarpenak
bh-haur-bizikleta