« Itzuli albistegira

2019ko Museoen Nazioarteko eguna

2019-05-14  ¦  marina

Munduko museoen elkarteak maiatzaren 18rako hainbat ekitaldi antolatu ditu, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 2019an, Museoen Nazioarteko Egunaren gaia hau izango da: “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna”

2019ko Museoen Nazioarteko eguna

2019ko Museoen Nazioarteko Egunak arreta jarriko du museoek beren komunitateetako eragile gisa jokatzen dituzten eginkizun berrietan. Aldatzen ari da museoek gizartean duten zeregina: lehen erakunde estatikotzat genituen, baina berrasmatzen ari dira interaktiboagoak izateko, audientzian zentratuak, komunitateetara orientatuak, malguak, moldaerrazak eta mugikorrak. Museoak plataforma gisa funtzionatzen duten ardatz kulturalak bihurtu dira, non sormena ezagutzarekin nahasten den eta bisitariek elkarrekin sortu dezaketen, partekatu eta elkarri eragin.

Luxuzko eskopeten fabrikazioak tradizio handia izan du Eibarren, eta gaur egun jarraitu egiten du. Lantegi txikietan nagusiki eskuz egiten den lana da, eta armagileak bere lana ongi egiten jakitea erabakigarria da.

Artisau horiek xehetasun handiz lantzen dute eskopetaren zati bakoitza, eta prozesu guztiak dira garrantzizkoak pieza doiak eta bikainak egiteko, akats batek ondorio larriak eragin baititzake.

Eskopeta finen fabrikazioa arte bat da. Eta arte hau zabaltzeko eta maisu armagileen sekretuak modu didaktiko eta atseginean ezagutzeko, museoak hainbat jarduera prestatu ditu Eibarko armagintzaren eta haren protagonisten inguruan.

Egitaraua: Maiatzak 16, 19:00etan Ikus-entzunezkoen eta jokoaren aurkezpena: • “Maisu armaginak, urdinez jantzitako artisauak” ikus-entzunezkoa eta jokoa. Jokoa sakeleko telefonoan aplikazio bat deskargatuta erabili daiteke. • Armagintza tailer eta saiakuntza-banku baten errealitate birtualeko ikus-entzunezkoak Maiatzak 18, 17:30ean Errealitate birtualerako betaurrekoak egiteko tailerra • Iraupena 2 ordu, elebiduna • Gehienez 15 pertsona • Adina 12 urtetik gora • Aurrez izen-ematea 943 708446 museoa@eibar.eus

Gainera, maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an museoan sartzea doakoa izango da ohiko ordutegian.