Aldi baterako erakusketak

Erakusketa

Eibarko industria-sarearen berreraikuntza 1938-1942

Apirilaren 25etik uztailaren 19ra

Irudia: Eibarko udal artxiboa

1937ko bonbardaketen ondorengo industria-sare eibartarraren berreaikuntzari buruzko  erakusketa da. 1937ko bonbardaketaren ondoren, Eibarko hiria guztiz suntsituta gelditu zen; baina hilabete batzuk beranduago, 1938an, tailer eta fabrika askoren berraikuntza hasita zegoen Eibarrek bere ekoizpen-ahalmena berreskuratzeko.

1938-1942 urteek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ezarri zuten Eibarko arkitekturan eta hirigintzan. Gerra Zibilaren ondoren Eibarren eraikitako industria arkitektura ongi bereizten da arkitektura zibiletik edo bizitegi-arkitekturatik. Industria-arkitekturak, enpresaren beharrei erantzuteaz gain, modernitatea erakusten du. Enpresa piloa zegoen, eta erabilera-nahasketa ?enpresak eta etxebizitzak bata bestearen ondoan eta askotan biak eraikin berean ere bai? hiriaren identitate ikurra zen. Enpresen egokitzeko ahalmena eraikinetara ere iristen da, zeinek espazio berriak bilatu behar dituzten. Erakusketa honek 1938 eta 1942 urteen inguruan egin ziren eraikin industrial esanguratsuenak biltzen ditu. Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoak diseinatu zituen eraikin horietako gehienak.

 Sarrera doan.

erakusketa

Eibarko Belomotorrak

Otsailaren 21tik martxoan 31era

50ko hamarkadan Eibarko bizikleta enpresa nagusiak ziklomotorrak egten hasi ziren, modu horretan merkatuan zeukaten presentzia handituz. Lehendabiziko motordun bizikleta eibartarra Motobic izan zen, 1946. urtekoa. Era berean, 1950an Echasak bi abiadurako Iresa motor bat jarriz zion Stark bizikletari, Ondoren, Mobylette etorri zen, 1952an GACk erosi zuen patente frantziarra. 1952an Alfa, ABC eta Valenciaga Hermanos enpresek scooters-ak egiteko sozietate bat sortu zuten Innocenti italiar markaren litzentziapean, Lambretta Locomociones marka sortuz eta 1954an izen horrekin fabrikatzen hasiz. Beste enpresa batzuk ere jardun zuten ziklomotorrak ekoizten. Orbeak 1957tik Velosolex frantziarra komertzializatu zuen, eta ondoren bere modelo propioa egiten hasi zen. Ayra Durexek 1954an Master ciclo delakoa egin zuen. Eibarko markek hurrengo hamardetan ziklomotarrak fabrikatzen jarraitu zuten, 90ko hamarkadara arte, modelo ugari sortuz. ?Eibarko belomotorrak? erakusketak 60ko eta 90ko hamarkaden artean enpresa hauetan fabrikatu ziren piezak biltzen ditu: esate baterako Beistegui Hermanoseko ?mosquito? delakoa, Velosolex Orbea, Mobylettes G.A.Cko hainbat modelo eta zilindrada txikiko Lambrettak. Ganera, sasoi hartako material grafiko eta publizitarioa ikusi ahal izango da. Erakusketa hau antolatzeko Club Lambretta, Agustin Lazarobaster, Manolo Murillo, Gaizka Iriondo, CDRko Jose del Rey, Lorenzo Zabala, Andoni Ayala eta motos Luis del Rey -ren laguntza izan du Museoak, besteak beste.

Pirinioetako Burdinaren bideko ondare industrialaerakusketa

2019ko urtarrilaren 16tik 27ra

Erakusketa ibiltaria burdina eta siderurgiarekin erlazionaturiko pirinioetako eremu industrialen inguruan.

Eibarko Udala europar kultur ibilbide izendapena duen Pirinioetako burdinaren ibilbidearen Elkarteko kide sortzailea da. Elkarte horretako baliabideak ezagutarazteko helburuarekin, Armagintza Industriaren Museoak Pirinioetako burdina eta siderurgiari lotutako ondare industrialari buruzko erakusketa ibiltaria hartuko du, bertan Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitaniako eskualdetako industria horretako eremu aipagarrienak erakusteko.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak Pirinioetan burdinaren fabrikazioa eta bere industriarekin lotutako ondarea ikertu, gorde eta erakusteko helburua du. Ibilbide amankomun baten inguruan euren artean auzotarrak diren bost eskualdeetako hainbat eremu hartzen ditu: Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitania. Gaur egun Kataluniako hiru eremu industrial dira ibilbide horretako parte: Museu de les Mines de Cercs (Bergued), Fragua Palau de Ripoll (Ripolls) eta Angleseko Labe garaia (Selva).

EIBARKO BIZIKLETAGINTZA CARLOS NARBAIZA FUNTSAN erakusketa

Eibarko Udalak aurten ere bat egingo du Europear mugikortasun asteko ospakizunekin, eta horretarako Carlos Narbaiza Funtsatik ekarritako hainbat pieza ikusgai jarriko ditu Armagintza Museoko erakusketa aretoan.

Irailaren 22tik urriaren 21era, biak barne, Eibarren egindako bizikleta modelo batzuk erakutsiko ditu Eibarko Armagintzaren Museoak. Abelux, B.H., Cil Orbea, G.A.C. eta Torrot markako txirrindulak ikusi ahal izango dira; baita Eibarko lantegi auxiliarrek egindako bizikleten osagai batzuk ere: pinoiak, kateak, txirrinak...

Horrela, 2015ean Carlos Narbaizaren familiak Eibarko Udalari Armagintzaren Museoko Funtsa betetzeko emandako funtsa zati txiki bat ezagutzeko aukera egongo da.

Mota desberdinetako 14 txirrindulak, 60 eta 90 urteen artean egindak, osatzen dute erakusketa. Umeek zein gazteek erabiltzeko, lasterketetarako, ibilaldiak egiteko erabilli eta berritu diren bizikletak dira Carlos Narbaizak jasotakoak.

GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketa

2017ko Maiatzak 6tik 28ra

Maiatzak 6erakusketaren inaugurazioa Armagintzaren Museoan 12.30ean Parisen 1937an egin zen Artearen eta Teknikaren Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloian Picassok egindako kuadro handi bat nabarmendu zen. Urte hartako urtarrilean Bigarren Errepublikaren Gobernuak Picassori mural handi bat margotzeko enkargua egin zion. Artistak Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatu zena jakin ondoren, bortizki hunkiturik, ?Gernika? arte-lana pintatu zuen, geroago ikur antibelizista unibertsal bilakatuko zena. Baina Picassoz gain eta nazioartean entzute handikoak ziren beste artista batzuez gain, grabatzaile eta armagin eibartarrik ere bazen pabiloi horretan euren produktuak eta lan ona aurkezten

Tailerrak eta bisita gidatuak GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketara Publiko guztiei zuzenduta, larunbatetan (maiatzak 6,13 eta 20 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan (maiatzak 7,14 eta 21) 11:00etatik 13:00etara.

Erakusketara bisita gidatuak eskola nahiz elkarteentzat?. Aurrez eskatutakoak

EIBAR MOTORRAREN MUNDUA

Motorraren kirola Eibarren: iragana, oraina eta geroa

60ko hamarkadako Eibar industrialean, gizartearen motorizazio prozesuan bete-betean sartuta eta auto eta motozikletentzako osagaiak fabrikatzeaz arduratzen ziren hainbat eta hainbat industria zeuden garaian, ez zen batere pentsaezina motordun ibilgailuen lehiaketaren bat antolatzea. Are gehiago, gure hiriak kirol-ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, batez ere, txirrindularitza. Horrela, aitzindari askoren ahaleginari esker, antolatu zen 1968an Arrateko I igoera. Orduko hartan, hainbat pilotu eibartarrek hartu zuten parte eta automobilgintzako gure hiriko zenbait enpresak ere babes handia eman zioten. Ordutik, etengabeak izan dira urte hauetan guztietan zehar motorraren inguruko lehiaketak. Erreferentea Arrateko Auto Igoera izan bazen ere, motoen igoera ere antolatu izan da eta baita rally eta rallysprint ezberdinak ere. Horietako askok Eibarren izan dute erdigunea; beste batzuetan, bertatik igaro zaizkigu inguruetan antolatutako konpetizioak. Arrateko gailurra txirrindularitzako izen mitikoekin lotzen dugun bezala, berdin-berdin lotu dezakegu lau gurpilen gainekoen izen gogoangarriekin. Sunsundegui, Vilariño, Zabaleta, Egozkue, Roca, Zanini, Fombona eta beste hainbat izan dira protagonista gure hiriaren historian eta garaipenetan. Otsailaren 11n ateak irekiko dituen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu eta baita, nola ez, bost hamarkada hauetan hemen antolatu diren txapelketa desberdinetan parte hartu duten kirolari eibartarrak eta gaur egun ere motorren soinua itzali ez dadin borrokan jarraitzen dutenak ere.

Escudería Eibar 2017 taldearen eta Efrén Llanera, Iñaki Narbaiza, y Txutxi Perez pilotuen aurkezpena.

Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldiaren aurkezpena .

ENGIMEK enpresaren aurkezpena Rubén Moro ren eskutik.

Lehiaketako Automobilismo eta Motoziklismo mundoari buruzko eta honek industria eibartarrarekin izan duen loturaren gaineko erakusketa eibarresa.

Otsaila 11- martxoak 5

Makina eskua da

Ibon Aranberri artistaren interbentzioa Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da.

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.Interbentzio hori irailaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak gure inguruko armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.

Ekainaren 5ean aurkezpen batean bildutako edukiak erakutsi ondoren, Ibon Aranberrik Eibarko Armagintzaren Museoko espazioa eraldatu du, museo-arkitektura zeharkatzen duen antolaketa linealaren bidezko sekuentzia bat proposatzeko. Hala, espazio berean bi erakusketa mota uztartu dituzte: egungo museoetako ibilbide didaktiko-tematikoa eta garai bateko erakusketa dibulgatiboen formalismo zurruna.

«Makina eskua da» Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da, eta Eibarreko Udalaren, Eibarreko Armagintzaren Museoaren eta herri bereko Armagintza Eskolaren laguntza du.Ibon Aranberri

Ibon Aranberri artista hasieran eskultore bezala trebatu zen. Aranberrik hainbat formatu lantzen ditu, hala nola eskultura, argazkigintza, zinema, idazkera eta lankidetza-praktikak. Bere lana ingurune naturalaren barnean izandako giza esku-hartzean oinarritzen da, inguratzen gaituen historiaren, kulturaren, estetikaren eta politikaren gainezarpen konplexua aztertuta. Bakarka erakutsi du bere lana hainbat erakundetan, adibidez: Vienna secession, Fundació tàpies, Museo nacional Centro de arte reina sofía eta kunsthalle Basel, besteak beste. 2007an, Documenta 12 proiektuan parte hartzera gonbidatu zuten.

Bake-ituna

Bake-ituna Donostia 2016ren asmo handiko proiektua da, eta Telefónicaren babesa du. Aldiriaken zazpi interbentzio artistikoetan Ibon Aranberrik, Asier Mendizabalek, Mitra Farahanik, Eduardo Molinarik/Archivo Caminante, Juan Luis Morazak eta Alejandra Rierak parte hartzen dute. Interbentzio horiez gain, proiektuak erakusketa nagusi bat du: 1515-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean, eta lurralde osoan zabaltzen diren zazpi azterketa-kasu eta azterketa monografiko bat ditu.

Eibar Industriala 2014


Duela 100 urte Eibarren ospatu zen "Artearen eta Industriaren Erakusketa Nagusia"n bezalaxe,gaur egun gure herrian ekoizten diren produktuen aniztasun eta kalitatearen berri ematea du helburu.

2014ko azaroaren 27tik 2015eko martxoaren 29ra

Arte y arquitectura en Eibar

Manuel Zabalak egindako Eibartar eraikinen maketen erakusketa. Eraikin batzuk historikoak, eta beste batzuk desagertuak dira.

2010eko maiatzaren 13tik uztailaren 23ra

"Arkitektura garai jakin bateko espirituak baldintzatzen du, eta garai jakin bateko espiritua historiaren sakontasunez, orainaren nozioaz, etorkizunaren aurreikuspenaz egina dago" (Le Corbusier).

Modu horretan interpretatzen dugu gaur egun Eibarko hiriaren jardunbidea. Harresien artean eraikia, pixkana-pixkana bidea zabalduz eraispen zuzenen eta mendiko eraikuntzen artean, ereduzkoa gertatzen da gaur, ezin hobeto erakusten baitu gizakiak nola gainditzen dituen orografiaren eta gizartearen trabak.

Eta horretan, denboran zehar egindako ibilbide honetan, fatxada dotore oparoak dauzkaten jauregiak aurkitzen ditugu, Isasi eta Zumaran esate baterako; tradiziozko etxebizitzak, hau da, Arrajola, Mugitza Barri eta Otola Erdikua baserriak; eta baita bestelako bizimodu baterako pentsaturiko eta antolaturiko eraikinak ere, familia bakarreko etxebizitzak nahiz familia askokoak, espazio publikoak, eta baita ideia berriak, Eibarrera berrikuntzak dakartzaten beste lekuetako pertsonak hartzeko eraikinak ere. Erakusketa honi esker ikusi ahal izango dugu Eibar zer izan den, zer den gaur egun, eta baita gure hiriaren arkitektura-garapen eta -bilakaera ere, puska txiki bat besterik ez bada ere.

Erakusketaren irudiak ikusteko, argazki galeria begiratu dezakezu.


Eibar 1908 - 2008


2008ko urriaren 9tik abenduaren 15era

Eibarren Euskal Festak antolatu zirenetik ehun urte bete direnez, Eibarko Udalak ?Euskal Festak: Eibarren 1908 ? erakusketa antolatu du ehunurteurrena ospatzeko . Festa horiek zirela-eta gure hirian antolatu ziren jarduera garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu erakusketaren bidez: Arte eta Industria erakusketa, monografia lehiaketa, banda eta koruen arteko lehiaketak, abeltzaintza erakustaldia...

Erakusketaren irudiak ikusteko, argazki galeria begiratu dezakezu.