Maisu armagileak

Maisu Armagileak. Urdinez jantzitako artisauak.

Luxuzko eskopeten fabrikazioak tradizio handia izan du Eibarren, eta gaur egun jarraitu egiten du. Lantegi txikietan nagusiki eskuz egiten den lana da, eta armagileak bere lana ongi egiten jakitea erabakigarria da.

Artisau horiek xehetasun handiz lantzen dute eskopetaren zati bakoitza, eta prozesu guztiak dira garrantzizkoak pieza doiak eta bikainak egiteko, akats batek ondorio larriak eragin baititzake.

Eskopeta finen fabrikazioa arte bat da. Arte horren prozesuak eta protagonisten argota ezagutzeko sar zaitez armagintzaren leihoan.