Hazkundearen hasiera. 40 - 50 urteak.

Areto honetan 40ko eta 50eko hamarkadetara garamatzate irrati-soinuek, industria ez ezik, hiria bera ere goitik behera aldatu eta berregin zen garaira, alegia. Bionbo bat eta tiradera bat Gerra Zibilaren ostean Eibar nola berreraiki zen azaltzen duten irudiz betetzen dira. Estatu frankistaren politikak bat egin zuen ekimen pribatuarekin, "Dirección General de Regiones Devastadas" izenekoaren bidez, gerrak gehien zigortu zuen hirietako bat berreraikitzeko. Ikusleari erakusten zaizkion merkatu berriaren eraikinak edota Eibarko kaleetan pixkana jaso ziren fabrikek XX. mendeko aldirik indartsuenetako baterako bidearen hasiera markatzen dute.


Areto honetan daude ikusgai 20ko hamarkadan hasitako dibertsifikazioari jarraipena ematen dioten objektu berriak: bizikletak eta osagaiak, ziklomotorrak, makina-erreminta, burdindegiko objektuak eta metalezko beste hainbat manufaktura eibartarren jokabide egokiaren adibide dira. Armagintzaren sektoreak badu bere lekua hemen ere, eta Star da izar nagusia, Eibarko armagintza-lantegirik garrantzitsuenetako bat. Bukatzeko, beste pantaila interaktibo batean Eibarko industria-jarduera zein bizia zen erakusten da. Kemen ekonomikoari lotuta hiria aldatzen joan zen gaur ezagutzen dugun Eibar antolatu zuen Plan Nagusi berri baten eskutik.