Lehen Mundu Gerra1914-1918

Lehen Mundu Gerra (1914ko Uztailak 28 - 1918ko Azaroak 11), Europako Gerra ere deitua, batez ere Europan lokalizatutako gatazka bat izan zen, sasoiko potentzia militar eta industrial handi guztiak euren buruak nahastuta ikusi zutenak, kontrako bi Aliantzetan banatuta: Hiruko Aliantza, Alemaniak, Austria-Hungariak, Otomandar Inperioak eta Bulgariak osatutakoa, eta Hiruko Ententea, Erresuma Batuak, Frantziak, Errusiar Inperioak, Italiak, Japoniak eta Estatu Batuek osatutakoa.

Guztira 70 milioi militar baino gehiago mobilizatu zituzten, euretako bederatzi milioitik gora euren bizitza galtzeko, herrialde gerra-egileen sofistikazio teknologiko eta industrialaren erruz, horrek zekarren ?lubakien gerra? deitutako geldialdi taktikoarekin, higadura gerra gupidagabea eragingo zuena.

Aliatuen garaipenak ekarri zuen gerraren amaierak lau inperio handien desagerpena ekarriko zuen: Alemaniakoa, Austro-Hungariakoa, Otomandarra eta Errusiarra; herrialde berrien osaketa Europan eta Ekialde Ertainean; eta Nazioen Elkartearen sorrera (1919-06-28ko Versalleseko Ituna), bakerako eta nazioarteko harremanen berrantolaketarako oinarriak lehengoratzeko erakunde moduan.