Eibar, lantegi hiria

XX. mendearen hasieran, Eibarko industriaren aktibitatea frenetikoa zen. Armetan emandako aurrerapen eta berrikuntza teknikoen ondoren, hortik etorri ziren lehenengo pistola erdiautomatikoekin XIX. mendearen amaieran eta euren finkatzea XX.ean eta Espainiako Patentei buruzko Legeriaren abantailazko baldintzekin (azken horrek patentatutako produktuaren babesa bermatzen zuen hiru urtetarako, baita bere libre disposizioa baimendu epe horretan fabrikatuko ez balitz), euskal armaginek arrakasta komertziala zuten atzerriko armak kanpotik imitatzea erabaki zuten.

XX. mende hasieran euskal armagintzaren ezaugarri nagusienetako bat zera zen, arma motzak zirela gehien ekoizten zirenak. Azken karlistada amaitu zenean, estatuak utzi egin zuen euskal armagintza ejertzitorako behar zituen armak hornitzeko orduan. Merkatu horren faltan, Eibarko armaginak gauzak aldatzen joan ziren eta erabilera militarrerako armak egitetik -merkatuan irteerarik ez zutenak- merkatu zabalerako armak egiten hasi ziren, hau da, ehizarakoak eta defentsa pertsonalerako esmitzak eta pistolak. Horietako batzuk areto honetan daude, dokumentuekin, marrazkiekin eta ehiza-eskopeten kartutxoak husteko sistema hobetzeko deskribapena ematen duen txosten batekin batera.

Eibarko armaginek atzerriko armen modeloak eta patenteak garatu zituzten, eta patente eta modelo horietako asko hobetu eta egokitu ere bai. Horren erakusgarri ditugu areto honetan aurkezten diren batzuk, esate baterako Victoria izenekoa, Eibar motako lehen pistola, Browning patentearekin FNk egin zituen lehenengo modeloetan oinarritutako arma soila. Eibarrek erabili zuen estrategiaren argigarri dugu baita Mauser pistola erdiautomatikoa: pistola hartu, sistema hobetu eta sistema automatikoa ezarri zioten.

Industriaren goreneko gailurraren une horiek tartekatzen joan ziren krisi beste batzurekin, 1914ko udaran moduan, Lehen Mundu Gerraren hasierak armagin industria guztiz geldiaraztera eraman zuenean, Espainiako Gobernuak agindutako armen esportazioaren debekuarengatik eta kredituak emateari eta ?kanbio-letrak? deskontatzeari bankuen ezezkoarengatik.

Armeria Eskolaren sorrera 1912an, Su-Armen Probetako Bankua eta, baita, Armagin Patronal ugazaben Elkartea izan ziren industria sustatzeko armaginek egindako ahaleginetako batzuk.

  1. urtean, Munduko Gerra bete-betean, Eibarko armagintza bere historiako produkzioaren maila gorenera heldu zen. Errebolberrak eta pistola erdiautomatikoak oso eraginkorrak izatea erakutsi zuten ?Lubakietako gerran? eta hor borrokatu zuten ejerzitoek euren tropak arma horiekin hornitzen hasi ziren.

Eibarrek eskaera horri erantzun zion fabrikatuz eta Ejerzito Aliatua hornituz errebolber kantitate handiarekin eta ?Tipo Eibar? edo ?Ruby?, egindako baten markaren izena zelako, moduan ezagututako pistola erdiautomatiko bakunekin.

Fabrikatutako kantitate osoa 1.446.589 unitateetan jotzen da.