Aldi baterako erakusketak

GERNIKA. MINAREN OIHUA erkusketa

2017ko Maiatzak 6tik 28ra

Maiatzak 6erakusketaren inaugurazioa Armagintzaren Museoan 12.30ean Parisen 1937an egin zen Artearen eta Teknikaren Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloian Picassok egindako kuadro handi bat nabarmendu zen. Urte hartako urtarrilean Bigarren Errepublikaren Gobernuak Picassori mural handi bat margotzeko enkargua egin zion. Artistak Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatu zena jakin ondoren, bortizki hunkiturik, ?Gernika? arte-lana pintatu zuen, geroago ikur antibelizista unibertsal bilakatuko zena. Baina Picassoz gain eta nazioartean entzute handikoak ziren beste artista batzuez gain, grabatzaile eta armagin eibartarrik ere bazen pabiloi horretan euren produktuak eta lan ona aurkezten

Tailerrak eta bisita gidatuak GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketara Publiko guztiei zuzenduta, larunbatetan (maiatzak 6,13 eta 20 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan (maiatzak 7,14 eta 21) 11:00etatik 13:00etara.

Erakusketara bisita gidatuak eskola nahiz elkarteentzat?. Aurrez eskatutakoak

EIBAR MOTORRAREN MUNDUA

Motorraren kirola Eibarren: iragana, oraina eta geroa

60ko hamarkadako Eibar industrialean, gizartearen motorizazio prozesuan bete-betean sartuta eta auto eta motozikletentzako osagaiak fabrikatzeaz arduratzen ziren hainbat eta hainbat industria zeuden garaian, ez zen batere pentsaezina motordun ibilgailuen lehiaketaren bat antolatzea. Are gehiago, gure hiriak kirol-ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, batez ere, txirrindularitza. Horrela, aitzindari askoren ahaleginari esker, antolatu zen 1968an Arrateko I igoera. Orduko hartan, hainbat pilotu eibartarrek hartu zuten parte eta automobilgintzako gure hiriko zenbait enpresak ere babes handia eman zioten. Ordutik, etengabeak izan dira urte hauetan guztietan zehar motorraren inguruko lehiaketak. Erreferentea Arrateko Auto Igoera izan bazen ere, motoen igoera ere antolatu izan da eta baita rally eta rallysprint ezberdinak ere. Horietako askok Eibarren izan dute erdigunea; beste batzuetan, bertatik igaro zaizkigu inguruetan antolatutako konpetizioak. Arrateko gailurra txirrindularitzako izen mitikoekin lotzen dugun bezala, berdin-berdin lotu dezakegu lau gurpilen gainekoen izen gogoangarriekin. Sunsundegui, Vilariño, Zabaleta, Egozkue, Roca, Zanini, Fombona eta beste hainbat izan dira protagonista gure hiriaren historian eta garaipenetan. Otsailaren 11n ateak irekiko dituen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu eta baita, nola ez, bost hamarkada hauetan hemen antolatu diren txapelketa desberdinetan parte hartu duten kirolari eibartarrak eta gaur egun ere motorren soinua itzali ez dadin borrokan jarraitzen dutenak ere.

Escudería Eibar 2017 taldearen eta Efrén Llanera, Iñaki Narbaiza, y Txutxi Perez pilotuen aurkezpena.

Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldiaren aurkezpena .

ENGIMEK enpresaren aurkezpena Rubén Moro ren eskutik.

Lehiaketako Automobilismo eta Motoziklismo mundoari buruzko eta honek industria eibartarrarekin izan duen loturaren gaineko erakusketa eibarresa.

Otsaila 11- martxoak 5

Makina eskua da

Ibon Aranberri artistaren interbentzioa Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da.

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.Interbentzio hori irailaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak gure inguruko armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.

Ekainaren 5ean aurkezpen batean bildutako edukiak erakutsi ondoren, Ibon Aranberrik Eibarko Armagintzaren Museoko espazioa eraldatu du, museo-arkitektura zeharkatzen duen antolaketa linealaren bidezko sekuentzia bat proposatzeko. Hala, espazio berean bi erakusketa mota uztartu dituzte: egungo museoetako ibilbide didaktiko-tematikoa eta garai bateko erakusketa dibulgatiboen formalismo zurruna.

«Makina eskua da» Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da, eta Eibarreko Udalaren, Eibarreko Armagintzaren Museoaren eta herri bereko Armagintza Eskolaren laguntza du.Ibon Aranberri

Ibon Aranberri artista hasieran eskultore bezala trebatu zen. Aranberrik hainbat formatu lantzen ditu, hala nola eskultura, argazkigintza, zinema, idazkera eta lankidetza-praktikak. Bere lana ingurune naturalaren barnean izandako giza esku-hartzean oinarritzen da, inguratzen gaituen historiaren, kulturaren, estetikaren eta politikaren gainezarpen konplexua aztertuta. Bakarka erakutsi du bere lana hainbat erakundetan, adibidez: Vienna secession, Fundació tàpies, Museo nacional Centro de arte reina sofía eta kunsthalle Basel, besteak beste. 2007an, Documenta 12 proiektuan parte hartzera gonbidatu zuten.

Bake-ituna

Bake-ituna Donostia 2016ren asmo handiko proiektua da, eta Telefónicaren babesa du. Aldiriaken zazpi interbentzio artistikoetan Ibon Aranberrik, Asier Mendizabalek, Mitra Farahanik, Eduardo Molinarik/Archivo Caminante, Juan Luis Morazak eta Alejandra Rierak parte hartzen dute. Interbentzio horiez gain, proiektuak erakusketa nagusi bat du: 1515-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean, eta lurralde osoan zabaltzen diren zazpi azterketa-kasu eta azterketa monografiko bat ditu.

Eibar Industriala 2014


Duela 100 urte Eibarren ospatu zen "Artearen eta Industriaren Erakusketa Nagusia"n bezalaxe,gaur egun gure herrian ekoizten diren produktuen aniztasun eta kalitatearen berri ematea du helburu.

2014ko azaroaren 27tik 2015eko martxoaren 29ra

Arte y arquitectura en Eibar

Manuel Zabalak egindako Eibartar eraikinen maketen erakusketa. Eraikin batzuk historikoak, eta beste batzuk desagertuak dira.

2010eko maiatzaren 13tik uztailaren 23ra

"Arkitektura garai jakin bateko espirituak baldintzatzen du, eta garai jakin bateko espiritua historiaren sakontasunez, orainaren nozioaz, etorkizunaren aurreikuspenaz egina dago" (Le Corbusier).

Modu horretan interpretatzen dugu gaur egun Eibarko hiriaren jardunbidea. Harresien artean eraikia, pixkana-pixkana bidea zabalduz eraispen zuzenen eta mendiko eraikuntzen artean, ereduzkoa gertatzen da gaur, ezin hobeto erakusten baitu gizakiak nola gainditzen dituen orografiaren eta gizartearen trabak.

Eta horretan, denboran zehar egindako ibilbide honetan, fatxada dotore oparoak dauzkaten jauregiak aurkitzen ditugu, Isasi eta Zumaran esate baterako; tradiziozko etxebizitzak, hau da, Arrajola, Mugitza Barri eta Otola Erdikua baserriak; eta baita bestelako bizimodu baterako pentsaturiko eta antolaturiko eraikinak ere, familia bakarreko etxebizitzak nahiz familia askokoak, espazio publikoak, eta baita ideia berriak, Eibarrera berrikuntzak dakartzaten beste lekuetako pertsonak hartzeko eraikinak ere. Erakusketa honi esker ikusi ahal izango dugu Eibar zer izan den, zer den gaur egun, eta baita gure hiriaren arkitektura-garapen eta -bilakaera ere, puska txiki bat besterik ez bada ere.

Erakusketaren irudiak ikusteko, argazki galeria begiratu dezakezu.


Eibar 1908 - 2008


2008ko urriaren 9tik abenduaren 15era

Eibarren Euskal Festak antolatu zirenetik ehun urte bete direnez, Eibarko Udalak ?Euskal Festak: Eibarren 1908 ? erakusketa antolatu du ehunurteurrena ospatzeko . Festa horiek zirela-eta gure hirian antolatu ziren jarduera garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu erakusketaren bidez: Arte eta Industria erakusketa, monografia lehiaketa, banda eta koruen arteko lehiaketak, abeltzaintza erakustaldia...

Erakusketaren irudiak ikusteko, argazki galeria begiratu dezakezu.