Museoa kalean

Museoan dauden objektu guztiak Eibarren eginak dira. Eibarko kaleetan, oraindik ere, fabrikak eta tailerrak daude; horietako batzuk aktibo, beste batzuk berrerabilita, eta beste batzuk euren ezaugarriak berreskuratzeko ekintzen zain. Eraikinon aurrean geldituko gara, beste ikuspuntu batetik begiratzeko asmoz, jakin-minez, xehetasun eta istorio ezezagunak aurkitzeko harriduraz.

Ibilbide honetan zehar, euskal historia industriala egin zuten eta egiten ari diren tokiak eta eraikinak agerrarazi nahi izan ditugu. Bestelako ondare bat ezagutuko dugu, ekonomiarekin eta ekoizpenarekin lotua, herriko etxebizitzekin nahasia. Eibarko industria-paisaia ezagutzeko ibilbide hau proposatzen dizuegu. Txonta eta Matsaria auzoetara sartuko gara; Otaloa, Urtzaile, Arane eta Urkizu kaleetan barrena ibiliko gara.

Zatoz gurekin. Eibarko industria-ondarerako gure grina bera sentitu.

bh