Bilduma

Eibarko Armagintzaren Museoak hainbat bilduma eta funtsa biltzen ditu.

Bildumak 1000 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak , suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendeetakoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.

Datu-base honetan aurki ditzakezu aurreko Arma Museoko arma batzuk ?Museo hark Armeria Eskolan izan zuen egoitza 1914. urtetik aurrera? eta gerora erosi eta dohaintzan jaso diren armak.

Erregistratutako eta katalogatutako funts guztietara jotzeko, Armagintzaren Museoarenak zein Euskadiko Museoen Sarean dauden gainontzeko museoenak, egin klik lotura hemen.